XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Materia: agregazio-egoerak

Demokritok, bi filosofo hauei aurre eginez, beste hipotesi hau bota zuen: materia, atomo deituriko partikula txiki zatiezinez osaturik dago.

Hipotesi hau asko hurbiltzen zaio gaur egun zientziak materiaren osaketari buruz dioenari.

Dena dela, atomoak ez dira zatiezinak, XX. mendean atomoa aztertzerakoan frogatu ahal izan denez.

Zientzia modernoaren arabera, materia mota guztia osagai edo zati txikiagoz osaturik dago.

Materia mota baten propietate guztiak gordetzen dituen materia-zatirik txikienari molekula deitzen zaio.

Molekula hauek atomoz osatuta egoten dira eta atomoak, bere aldetik, oinarrizko partikulaz.

Oinarrizko partikulak, atomoak eta molekulak elkarren artean batuta mantentzen badira, beraien arteko indar ezberdinei esker izaten da.

Zeuk ongi ikus dezakezunez, zail egiten zaigu materia zer den zehaztasunez definitzea.

Hala eta guztiz, materia hitzarekin zer esan nahi dugun ulertzen hasteko beste bide batetik joko dugu.

Hurbil gaitezen materiaren esanahi edo ezagupenera bere portaera edo propietateak ezagutzen ditugun neurrian.

Gogoan izan gure inguruko objektu, objektu-multzo edo gauza guztiak materia-sistemak ditugula, materia mota desberdinez osatutako sistemak, eta materia horietako bakoitza osagai txikiagoz egina dagoela.

6. jarduera

Aurreko ikasturtean bidaia miresgarri baten aipamena egin genizun ikasgaiaren hasieran.

Bidaia hartan izaki bizidunen eta bizigabeen berri ematen zitzaizun, konturatuko zinenez.

Aurreko jarduera horietan esan dizugu, bestalde, izaki bizigabeak nahiz bizidunak materiaz osaturik daudela.

Baina izaten da desberdintasun ugari bi materia mota desberdin hauen artean, materia bizidunaren eta materia bizigabearen artean, alegia.

Saia zaitez beheko taula horren antzeko bat osatzen materia bizidun eta bizigabeen zerrendatxo bana idatziz bertan.

MATERIA BIZIDUNA

MATERIA BIZIGABEA

7. jarduera

Honako beste jarduera hau ere egin dezakezu.

Hurrengo orrialdean agertzen den zerrendari begiratu bat eman iezaiozu eta aipatu bertako hitzek materiarekin zerikusia duten ala ez.

Ondoren, bizidunak ala bizigabeak diren zehaztu, eta azkenik, han proposatzen den taularen antzeko bat osatu.